Aurkezpena

euskera | castellano

Agiri Taldea

AGIRI Arkeologia Elkartea batez ere Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Kultura- eta Arkeologia-ondarea aztertzeaz, kontserbatzeaz eta ezagutarazteaz arduratzen den kultura-elkartea da. Kultura- eta Arkeologia-ondarearen ondorengo alorrak hartzen ditu:

  •  Kultura-ondarearen inbentarioak (artxiboak kontsultatzea, lurraldea aztertzea eta katalogoak egitea).
  •  Arkeologia-indusketak eta aztarnategi eta multzo arkeologikoen diziplina anitzeko azterketak egitea.
  •  Obra-proiektuen ebaluazio eta kontrol/jarraipen arkeologikoa egitea.
  •  Aztarnategi arkeologikoak kontserbatzea eta balio zientifikoa ematea.
  •  Historiaurrearen zabalkundea eta didaktika: tailer didaktikoak eta bisita gidatuak Bizkaiko hainbat aztarnategitara (Urdaibaikoa, Gorbeiakoa, Armañongoa, Oizkoa, eta abar).

1985era jo behar dugu AGIRI Elkartearen jatorria ezagutzeko; urte hartan, Historiaurrearekiko interesa zuen ikasle talde bat elkartu ginen, Busturialdeako I. Arkeologia Jardunaldiak antolatzeko (erakusketa eta hitzaldi-zikloa). Gernikako Kultura Etxean egin zen jardunaldi hura, 1986ko urtarrilaren 1etik 4ra.  Arkeologiaren inguruko ziklo horiek indarra hartu dute Gernikan kultura-ekitaldi gisa; 2024ko otsailara arte 26 edizio egin ditugu, orain Urdaibaiko Arkeologia Jardunaldiak izenarekin.

 Dagoeneko 35 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du AGIRI Elkarteak, ikerkuntzako proiektu sorta ederrarekin, beti ere diziplina anitzeko ikuspegiarekin (Pareko Landa, Sustrigi, Mendigana, Atxagakoa, Santimamiñe, Goikolau, Katillotxu I y V, Errekatxuetako Atxa, Kurtzegan, Otsobaso, Usengatzu, Probazelaiburu, Iturzurigana, Portuzarra, eta abar), Illunzar aldizkariaren 7 alerekin, eta webgune honetan azaltzen ditugun beste jarduketa batzuekin.

Ondorengo erakunde eta elkarteetako kide da eta horietan parte hartzen du AGIRI Elkarteak:

  • Gernika-Lumoko Kultura Etxea Fundazio Publikoa.
  • Círculo de Estratigrafía Analítica.
  • Euskadi-Sahara Kultura Bilakaerarako Erakundea.
  • “Urdaibaiko Galtzagorriak” Ingurumen arloko Boluntarioen Plataforma.
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuko Lankidetza Kontseilua.

AGIRI Arkeologia Elkarteari emandako sariak:

  •  URDAIBAI SARIA (1996): Bigarren saria Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ingurumenaren arloko trebakuntzan, sustapenean eta hezkuntzan egindako lanari, jarduerei eta ibilbideari, Urdaibaiko Patronatuaren eskutik (1996).
  •  COSTA DE EL CORREO” EDIZIOAREN XXX. URTEURRENEKO SARIA (2014): 2014ko azaroaren 26an eman ziren sariok ”Costa de El Correo” edizioaren 30. urteurrena zela eta (1984-2014), Urdaibaiko eta Lea-Artibaiko elkarte eta enpresen ibilbidea saritzeko.

LANTALDEA

AGIRI Arkeologia Elkartea kolektiboak 35 urtetik gorako ibilbidea darama eta, gaur egun, 18 kide aktibok osatzen dute. Gainera, hainbat unibertsitate eta ikerketa-zentrotako ikerlari-talde handi batekin ari da elkarlanean.

Juan Carlos López Quintana

Juan Carlos López Quintana

(Historiaurrelaria eta Arkeologoa)

Amagoia Guenaga Lizasu

Amagoia Guenaga Lizasu

(Arkeologoa, Kontserbatzailea-Zaharberritzailea)

Andoni Sáenz de Buruaga

Andoni Sáenz de Buruaga

(Historiaurrelaria eta Arkeologoa)

Selina Delgado Raack

Selina Delgado Raack

(Historiaurrelaria eta Arkeologoa)

Juan Mari Arruabarrena

Juan Mari Arruabarrena

(Arkeologoa)

Iñaki Libano Silvente

Iñaki Libano Silvente

(Arkeologoa)

Erik Arevalo Muñoz

Erik Arevalo Muñoz

(Historiaurrelaria eta Arkeologoa)

Aitor Sánchez López de Lafuente

Aitor Sánchez López de Lafuente

(Historiaurrelaria eta Arkeologoa)

Cristina Camarero Arribas

Cristina Camarero Arribas

(Historiaurrelaria eta Arkeologoa)

Asier Olazabal Uzkudun

Asier Olazabal Uzkudun

(Arkeologoa)

Euken Alonso Gondra

Euken Alonso Gondra

(Geomatika eta Topografiako Ingeniaria)

Juan Carlos Zallo Uskola

Juan Carlos Zallo Uskola

(Urpeko Arkeologia)

 

Mercedes Gómez Bravo

Mercedes Gómez Bravo

(Urpeko Arkeologia)

Antxon Gorriño Gaintza

Antxon Gorriño Gaintza

(Arkeologoa)

Ismene Retolaza Arrieta

Ismene Retolaza Arrieta

(Arkeologoa eta Artxibo teknikaria)

Etor Telleria Sarriegi

Etor Telleria Sarriegi

(Arkeologoa)

Xabier Alberdi

Xabier Alberdi

(Arkeologoa)

Oscar Quintela Martín

Oscar Quintela Martín

(Espeleologoa)

IKERKUNTZA-ZENTRO LAGUNTZAILEAK

  • Euskal Herriko Unibertsitatea:
      • Geografia, Historiaurre eta Arkeologia saila.
      • Estratigrafia eta Paleontologia saila.
      • Lege eta Auzitegiko Medikuntza saila.
      • BIOMICs Research Group.
  • Kantabriako Unibertsitatea.
  • Alcala de Henareseko Unibertsitatea.
  • Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.
  • Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.
  • Cadizeko Unibertsitatea.
  • Valentziako Unibertsitatea.
  • Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusia (Madril).
  • Beta Analytic (Miami, AEB).
  • Aranzadi Zientzia Elkartea (Donostia).
  • Círculo de Estratigrafía Analítica (Gasteiz).
  • Euskadi-Sahara Kultura Bilakaerarako Erakundea (Gasteiz)
  • 3DTS Topografia (Donostia).

 

SUSTAPENERAKO ETA FINANTZAZIORAKO ERAKUNDEAK

  • Gernika-Lumoko Udala
  • Gernika-Lumoko Kultura Etxea Fundazio Publikoa
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura departamentua
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Jasangarritasun eta Natura-ingurune departamentua.
  • Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatua.
  • Bermeo, Mundaka, Busturia, Kortezubi, Muxika, Mallabia, Berriz, Areatza, Zamudio ta Karrantza Haranako Udalak.
  • Maier Kooperatiba-sozietatea.