Katillotxu

euskera | castellano

Página en Construcción

Katillotxu Ibilbide Megalitikoa

Jardunaldi erdiko ibilbidea. Mundakatik edo Sukarrietatik abiatuz, Katillotxuko Estazio Megalitikora hurbiltzeko aukera ematen digu (link folleto Katillotxu). 

Hasiera/amaiera: Mundaka (Kasinoa-Parkea) eta Sukarrieta (Toñako parkea).

Luzera: 6,7 km

Gehieneko maila aldaketa: 330 m

Aurreikusitako denbora: 2 h’

Ibilbide honek Mundaka eta Sukarrieta lotzen ditu Katillotxuko mendilerroa zeharkatuz. Mendilerroan Katillotxuko multzo megalitikoa osatzen duten 5 trikuharrietara hurbildu eta hilobi horien sekretuak ezagutzeko aukera izango dugu, Urdaibaiko itsasadarraren ikuspegi paregabeez gozatzen dugun bitartean.

 Mundakatik abiatuko gara, eta hirigunea zeharkatu ondoren -mendebalderantz-, PR-BI 176 ibilbidearen markak jarraituko ditugu Goitiz auzoraino igotzeko. Bertan GR 38arekin bat egingo dugu, Bermeotik Katillotxura igotzen dena, Demiku auzotik pasatuz. Bi ibilbide horiekin batera gailurrera iritsiko gara, eta bertan Katillotxu I eta V trikuharrien sekretuak ezagutzeko aukera izango dugu, gure eskualdeko fenomeno megalitikoa azaltzen diguten interpretazio-mahaien bidez. Katillotxuko gailurretik Pakoteneko trikuharriraino jaitsiko gara, eta han PR-BI 176 ibilbidearen seinale eta margo markak jarraituko ditugu, Altamirara (Busturia) doan GR 38a albo batera utziz. Pakotenetik Sukarrietara jaitsiko gara eta bidean Munitiz auzoa zeharkatu eta eremu honek eskaintzen digun itsasadarraren ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izango dugu. Sukarrieta zeharkatu eta Toñako parkera hurbilduko gara, ibilbidearen amaiera puntura.

 Oharra: Ibilbidea egin ahal izateko PR-BI 176 mendiko ibilbide laburraren markak jarraitu ahalko ditugu.