Ikerketa
euskera | castellano
AGIRI Arkeologia Elkarteko taldeak ikerketa-proiektu asko zuzendu eta koordinatu ditu, batez ere, Urdaibaiko eta Gorbeiako unitate geografikoetan. 2005 eta 2020 artean, Andoni Sáenz de Buruagak zuzendutako Mendebaldeko Saharako proiektu bateko partaidea da.
1. URDAIBAI
AGIRI Arkeologia Elkartearen ikerketa-jarduera 1990ean hasi zen Urdaibaiko Biosfera Erreserban, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Bermeo, Mundaka, Busturia, Kortezubi eta Muxikako Udalek finantzatuta. Guztira, kronologia ezberdineko sei haitzulotan, bi trikuharritan eta kronologia mesoneolitikoko aire zabaleko giza kokagune batean esku hartu eta ikertu dugu.
2. GORBEIA
Gorbeiako Parke Naturalaren barruan, AGIRI Arkeologia Elkartea ikerketa-programa egonkorra ari da gauzatzen 2001az geroztik, Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ondarearen Zerbitzuak sustatuta eta finantzatuta. Guztira, lau trikuharritan, bi iruinarritan eta kronologia mesolitikoko aire zabaleko bi giza kokagunetan esku hartu eta ikertu dugu.
3. OIZ
AGIRI Arkeologia Elkarteak landutako Oizeko Estazio Megalitikoa babesteko eta balioan jartzeko egitasmo orokorra (2022-2024) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Berriz eta Mallabiko Udalek finantzatuta dago.
4. BIZKAIKO BESTE EREMU BATZUK
Noizean behin, AGIRI Arkeologia Elkarteak indusketa arkeologikoak eta bestelako ikerketak egin ditu Enkarterrietan, Lea-Artibain eta Arratian.