Ibilbideak

euskera | castellano

Página en Construcción

IBILBIDE MEGALITIKOAK

Ondare megalitikoa balioan jartzeko eta zabaltzeko, paisaia- eta kultura-intereseko ibilbidea kontzeptuari heldu diogu. Megalitoak mendiguneetan daudenez, naturaz gozatzea eta harrizko lehenengo arkitektura monumentalak ezagutzea (hemen, Kristo aurreko V. milurtekoaren amaieratik eraikitakoak) lotzen dituzten ibilbideak diseinatzen dira.

1. Armañongo ibilbide megalitikoa

Mendiko ibilbide hau Armañongo estazio megalitikoan barrena dabil, El Suceso auzoa eta Pozalagua haitzuloaren ondoan kokatuko Armañongo Parke Naturaleko Parketxea lotuaz.

 Zeharkaldi hori eginez gailur-lerro honetako trikuharri eta tumulu nagusiak ezagutzeko aukera izango dugu: Picosal II, La Lama, Armañon I, Carcelares, Campo Diego, Galupa I, II, III, IV eta V, Biroleo I eta II, Surbias eta El Suceso.

2. SOLLUBEKO IBILBIDE MEGALITIKOA

Iraupen luzeko ibilbidea. Busturiatik edo Bermeotik abiatuta, Sollubetik gertuen dauden monumentu megalitikoetara heltzeko aukera ematen digu

3. KATILLOTXU IBILBIDE MEGALITIKOA

Jardunaldi erdiko ibilbidea. Mundakatik edo Sukarrietatik abiatuz, Katillotxuko Estazio Megalitikora hurbiltzeko aukera ematen digu.