Sollube

euskera | castellano

Página en Construcción

Sollubeko Ibilbide Megalitikoa

Iraupen luzeko ibilbidea. Busturiatik edo Bermeotik abiatuta, Sollubetik gertuen dauden monumentu megalitikoetara heltzeko aukera ematen digu (link folleto Sollube).

 Hasiera / amaiera: Busturia (Altamira auzoa) eta Bermeo (Lamera pasealekua)

Luzera: 21,5 km

Gehieneko maila aldaketa: 550 m

Aurreikusitako denbora: 5 h 30’

Ibilbide honek Busturia eta Bermeo lotzen ditu eta Sollube menditik hurbilen dauden monumentu megalitikoak ezagutzera ematen ditu: Sorbituagako iruinarria, Añabustiko eta Sollubeko iturriko trikuharriak eta Urkidiko tumulua.
Ibilbidea Altamira auzotik abiatzen da, San Bartolome aldera. Erdibidean, PR-BI 160 ibilbidea albo batera utzi, eta ezkerretara joko dugu, pista nagusitik, Iturbe eta Larragorantz. Iturbeko nekazal turismora iritsi aurretik, ezkerretara dagoen bidegurutze batek Sorbituagako menhirrera heltzeko jarraitu beharreko norabidea adierazten digu. Pista nagusia Larragoraino igotzen da, eta, auzo-eskola zaharren ondotik igaro ondoren, Zabalako bidegurutzera iristen da. Han, GRa albo batera utzi eta Solluberako bide zaharretik jarraituko dugu, pabilioiaren parean ezkerreko lurrezko pistatik gorantz abiatzen dena. Añabustiko trikuharriaren ondotik igaro ondoren, Tribisburuko larreak zeharkatu eta izen bereko aztarnategira iritsiko gara (nekropoli erromatarra). Handik gutxira, GR 98 ibilbidearekin (gaur egun deshomologatua) topo egingo dugu, Urdaibaiko Itzulia, eta ibilbide zaharrari jarraituz Bermeoraino heldu ahalko gara. Bidean, Sollubeko Iturria trikuharrirako eta Urkidiko tumulurako desbideratzeak aurkituko ditugu.

 Oharra: ibilbidea ez dago seinaleztatua, baina tarteka beste ibilbideen markak jarraituko ditu. Track-a jaitsi gozatu.